Nafarroa Baik Herritarren Defendatzaileari txostena egitea eskatu dio Sanz Nafarroako Gobernuko eta CANeko presidente aldi berean izan daitekeen erabakitzeko
(2010/Urtarrila/19)
   
 
Talde parlamentarioak txostena eskatu dio Herritarren Defendatzaileari, azter dezan ea bateragarria den Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko eta Nafarroako Kutxako izan daitekeen aldi berean. Patxi Zabaleta Nafarroako Baiko bozeramaileak gogoratu duenez, “herritarren defendatzaileek arautzen duen Foru Legearen arabera, parlamentariek eskubidea dute Defendatzaileari txostenak eskatzeko. Gai honen inguruan informazio ofiziala eskatu zien Nafarroa Baik Parlamentuko zerbitzu juridikoei, baina eskaera hori atzera bota zuten gainontzeko taldeek erabaki erabat antidemokratiko batean, eta orain, Defendatzaileari eskatzen diogu”.

Zabaletak ohartarazi duenez, “indarrean dauden legeek ezartzen dute Nafarroako Gobernuko presidenteak dedikazio osoa izan behar duela, eta beraz, ezin duela kargu hori Nafarroako Aurrezki Kutxako presidente karguarekin bat egin. Gainera, bera da kargu bi horiek dituen estatutuko 17 erkidegokoetako presidente bakarra. Azaldutako guztiaren bitxikeria gisa, Nafarroako Kutxa egiten ari den hitzarmenen argazki guztietan azaltzen dira hiru presidenteak eta zuzendari nagusi bat, CANekoa”.

Bestalde, Nafarroa Baik Sanz Nafarroako presidentearen eta Gońi CANeko zuzendariaren eta CANeko langile batzordearen agerraldiak eskatu ditu. Koalizioko bozeramailearen ustez, “neurri ikaragarriko eskandalu politikoa da Nafarroako Kutxaren izaera aldaketa bat Parlamentuari bizkarra emanez egitea, Amejoramenduak kutxen inguruan eskumen osoa ematen dionean Nafarroari”.

Patxi Zabaletak adierazi duenez, “eskandalua oraindik eta handiagoa da jarduera horiek beren burua Foruen defendatzailetzat duten pertsonek egin dutelako. Baina Foruak bakarrik defendatzen dituzte komeni zaienean eta behar ez diren interpretazioak eginda”.