NAFARROA BAIK EKONOMIA ETA ENPLEGU NEURRIAK IRAGARRI DITU
(2009/Martxoa/4)
   
 
Parlamentuko Ekonomia Batzordean Nafarroa Baiko ordezkariak diren Maiorga Ramirez, Patxi Zabaleta eta José Ángel Agirrebengoa parlamentariek prentsaurreko bat eskaini dute ekonomia eta enplegu gaien inguruko zenbait ekimen aurkezteko.

Nafarroa Bain, ekonomiako bozeramailea de Maiorga Ramirezek datozen egun eta asteetan zehar garatuko diren zenbait ekimen aurkeztu dit, ondorengo gaietan banatuta: autogobernua, zergak, enpresak, administrazioaren ordainketen kudeaketa, eraikuntza eta etxebizitza, ongizate soziala eta hezkuntza, eta ekonomia orokorraren inguruko hausnarketa”.

José Ángel Agirrebengoak bere aldetik, langabeziaren azken datuak aztertu ditu, eta adierazi du industria sektorearen egoera “kezkagarria” dela. “Zentzu honetan Nafarroa Baik zenbait ekimen aurkeztuko ditu langabetuak laguntzeko eta haien birziklapena sustatzeko”.

Azkenik, Patxi Zabaletak gogoratu du Nafarroako Gobernuak oraindik ez diola Nafarroa Bairi “Enplegu planaren kopiarik eman ezta Moderna Planarena ere”. Egoera hau “eskandalagarria” iruditzen zaiolarik.