NaBaik hipotekari aurre egiteko edo etxea galtzeko arriskuan daudenetzako neurri bereziak eskatu ditu
(2008/Urria/30)
   
 

Nafarro Baik, Nafarroako parlamentuan aurkeztutako mozio baten bitartez, salbuespen neurriak abiarazteko eskatu dio Nafarroako gobernuari hipotekari aurre egiteko edo ordainketa arazoengatik etxea galtzeko arriskuan dauden herritarrak laguntzeko, bai eta babestutako etxebizitzari uko egin behar izan duten herritarrei laguntzeko ere.


Nafarroa Bairen parlamentario Txentxo Jimenezek adierazi duenez, "egoera ekonomiko eta finantzario larriak ondorio zuzenak eragiten ari dira gizartearen sektore jakin batzuengan. Banketxeek eta Kutxek mailegatzen duten diruaren interes tasaren igoerak aukera ekonomiko mugatuak dituzten familiengan gainkarga larria eragiten dute. Arazo handiekin bizirauten ari dira Nafarroako familia asko eta etxebizitza erosteko konpromisoei aurre egin ezinean dira, bai eta jatekoari edo oinarrizko gastuei aurre egiteko ere". Hori dela eta, Parlamentura aurkeztutako mozioaren bigarren puntuan eskatzen da interesetarako diru-laguntzak ematea, zorrik gabeko urteak hipoteka ordaintzeko epeak zabaltzea eta etxebizitza aldaketak bideratzeko neurriak hartzea, "beti ere egungo arazoei aurre egin ahal izateko".


Gobernuari eskatzen zaio baita ere solaskide papera egin dezala erakunde finantzarioekin babestutako etxebizitzak eskuratzeko arazoak dituztenekin eta hipotekak hobetzeko beharra dutenekin.


Nafarroa Bairen etxebizitza gaietarako bozeramailearen iritziz, "finantza krisiak etxea erosteko mailegua eskuratzeko aukera guztiak ito ditu. Herritar asko babestutako etxebizitza eskuratzeko zerrendan zain egon ostean, orain ordainketari aurre egin ezinda daude eta etxe barik geratzeko arriskuan".