Iruñeko Udaleko NAFARROA BAIk legealdiaren lehen urte honetan erabat agorturik dagoen UPNren proiektuaren aurrean oposizioa egiten bakarrak izan direla dio
(2008/Ekaina/16)
   
 

  Iruñeko Udalean Nafarroa Bairen zinegotzia den Uxue Barkosek aditzera eman duenez, “koalizioaren Udal Taldea legealdiaren lehenengo urte honetan izan da Iruñeko Udalean UPNren proiektuari oposizioa egin dion bakarra, lana modu arduratsuan eginez eta hiriaren zein hiritarren interesei leial”.  


Barkosek, taldeko beste zinegotziekin batera, baieztapen hori egin eta gero bere taldeak azken urte honetan egindako lanaren laburpena egin du, azpimarratuz batera, Yolanda Barcinaren Gobernu Taldearen ekimena hutsaren hurrengoa izan dela, “izan ere, ez baitute berririk ezer planteatu, oro har aldez aurretik eginak ziren ekimenen jarraipena izan baitira”.


Zentzu honetan, UPNek hirirako proiekturik ez duela aipatu zuten, esanez talde horren kudeaketa lana kaxkarrak Iruñearen pobretzea dakarrela soilik. Barkosen aburuz, “hori guztia gutxi balitz, gainera udal gobernu honek erabateko dependentzia dauka Foru Gobernuarekiko”.


PSNren inguru aritu da gero, esanez, honezkero erabat argi geratu dela talde hau ez dela UPNren proiektuari aurre egiteko gai,  “eta horrek bilakatu du Nafarroa Bai oposizioan talde bakarra”.  


   Arloka egin du balantzea gero. Gizarte Zerbitzuak aztertu ditu lehenik eta behin: “baliabideen pobretzea ikusten ari gara egunez egun; gero eta bitarteko, azpiegitura eta langile gutxiago dago eta horrek eragin zuzena dauka emandako zerbitzuan”.


Ildo honi jarraiki, Nafarroa Baik aurkeztutako mozioetako bat ekarri du gogora, alegia Ongi Izate Sozialerako eta Gizarte Kontuetarako Behatoki iraunkorra proposatzen zuena: “urtarrilean aho batez onartu bazen ere, egun oraindik ere ez da abian jarri, ez eta urratsik eman bat ere abian jarri ahal izateko berandu baino lehen”.   


Kultur arloan, Iruñeak Europako Kultur Hiriburua izateko proiektu sendorik ez duela aipatu du, “pena da, are gehiago ikusita zer nolako lana egiten ari diren beste hautagaiak, hots, Córdoba eta Burgos”.


   Haur Eskolen aferaren inguru, Barkosek salatu du horretan ere baliabideen pobretze eta murriztea ematen ari dela, “lankideek ez dute udalaren laguntzarik jaso batere eta hori zein beste arazo asko salatu dugu osoko bilkuratan; emaitza, ikusteke dago; konponbidea, azkenean, langileen arduraren eskutik etorriko da, izan ere, behin eta berriz erakutsi baitute euren gaitasuna, besteak beste haur eskolen honetan Iruñea gailentzea lortu zutenean. Udalak, aldiz, atzera egiten lagundu du soilik”.


 Antzeko zeozer gertatzen da Nafarroa Bairen aburuz Hiritargoaren Partehartzearekin, “Udal Gobernuak ez du bizikidetza hobetzen laguntzen; alderantziz, ustezko beldurrak sortzen ditu, Germanen hilarriarekin gertatu bezala; jarri eta gero agerian geratu da ez duela sortu inongo liskarrik hiritarren artean”.


Beste adibide bat jarri du Barkosek mahai gainean, Txantreako kaleen izen frankisten kontua eta Nafarroako Epaitegi Administratiboaren epaia:    Nafarroa Baik aurkeztu mozioak osoko bilkuraren gehiengoak onartu bazituen ere, oraindik ez dira bete”. Berdin auzoetako batzordeen sorrerarekin, “onartu bai, baina ez da abian jartzeko urrats bakar bat ere eman”.


Merkataritza eta Turismoaz ere aritu da. Honen kontura gogora ekarri du pasa den azaroan Nafarroa Baik osoko bilkurara eramandako mozioa, hain zuzen galaraztearren kutxek, bankuetxek eta aseguru etxeek esaterako ez ditzaten eskuratu Alde Zaharrean itxitako komertzioen lokalak; mozioa ez zen arrera atera, izan ere UPNek kontra bozkatu baitzuen eta PSNek abstentzioa hautatu baitzuen. Debate hori burutu eta bi egunera aurrezki kutxa batek erosiz ituen Unzu dendaren lokalak. Nafarroa Bairen aburuz, “honek agerian uzten du Udal Gobernu honek Iruñeko komertzio txikiarena urrean duen kezka eskasa”.


Etxebizitzari dagokionez, Nafarroa Baik egun Iruñean utzik dauden etxeen errolda egiteko mozioa aurkeztu zuen, “hori baita alokairuan bitartekari lanak egingo dituen agentzia sustatzeko lehenengo urratsa”, esan du Barkosek.   Agintzia horren sorrera bere garaian atzera bota zuten; hala ere, orain Nafarroa Baik berriz mahai gainera aterako du gaia eta proposamena, izan ere, Barkosek esan bezala, “egun arazoa ez baita etxebizitzen falta, baizik eta horiek eskuratzeko zailtasuna”.


Barkosek argi esan duenez, “hirigintza kontuetan Udal Gobernuak agerian utzi du mila bider Galar, La Morea, Etxabakoitz edota Kartzelari dagozkien kontuetan ezer gutxi esan dezakeela, utzikeria erakutsi baitu gai horren aurrean eta gainontzeko gobernuen menpe utzi baititu gestioak; Nafarroa Bain argi dugu elkarulertzean oinarritutako printzipioen araberako hiria egin nahi dugula”.


Amaitzeko, Barkosek salatu zuen asko direla Udal Gobernuaren pasibotasuna agerian uzten dituzten kasuak, besteak beste Salestarren afera edota 2007-2011 Etxebizitza Planaren ingurukoak; horietan oso bistan da irizpide falta eta inprobisazioa”.