Baraņaingo NaBaik Hiritarraren Foroa biltzea eskatu dio UPN-PSNri
(2008/Maiatza/22)
   
 

Azarotik hona, hilean asteazken baten biltzen izan da, eta Floren Luqui Baraņaingo NaBaiko zinegotziak esan duenez, oso harrera ona izan du. Bataz beste, bere burua edo herriko elkarteren bat ordezkatzen duten 50 herritar inguru biltzen izan da bi ordu inguru irauten zuten bileratan. Hilabete horretan Udalean lantzen ari ziren gaiak azaltzen ziren bilera horietan, eta bide batez, herritarren proposamenak jasotzen ziren eta Baraņainentzat interesgarriak izan zitezkeen gaiak eztabaidatzen ziren.


Hiritarren Foroaren azken bilera joan den apirilean egin zen, aurreko udal gobernua agintean zela. Bilera horretan eskatu zen Foroak aurrera egitea, Udaleko ordezkariekin harremana izateko aukera hori oso baliagarria izan zela ikusten zutelako.


Hurrengo asteazkenean Hiritarren Foroa berriro biltzeko gai interesgarriak badaudela uste du NaBaik: elkarteei lokalak lagatzeko ordenantzaren inguruan herritarrek interes handia dutela erakutsi dute, eta orain gutxi, UPN-PSNk horren aldaketa egitea proposatu dute; giza legez jokatzeko ordenantza berriaren inguruan elkarteek eta herritarrek agerian utzi dute konpromiso maila handia dutela; edo udal antolaketa berria bera.


NaBaik eskatu dio UPN-PSNri hurrengo asteazkenerako Hiritarren Foroa dei dezala, ohiko bandoaren eta elkarteei bidalitako gutunen bitartez. Bilera arratsaldeko 19:00etan izango litzateke, Udaleko Erabilera Anitzetarako Aretoan.


Amaitzeko, dokumentu horiek izan nahi dituzten herritarrei horiek banatzeko konpromisoa hartzen du NaBaik. Dokumentuak jasotzeko, hurrengo astelehenean, maiatzaren 26an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, udaletxeko harreratik pasa daitezke, edo bestela, Hiritarren Forora joan. Bestela, arratsaldeko horretan udaletxeko atezaindegian jaso ahal izango dituzte dokumentuak, bertan utziko ditugulako eskuratu nahi dituenak jaso ditzan.